Kaixo, lagunak!
Pasa den ostegunean estreinatu zen Errezilen "Irria dario haizeari" dokumentala. Estreinaldira ehun lagun inguru bertaratu ziren. Bertan, luntx-a, dokumukentala burutu duen lan taldeko kide baten hitzartzea, dokumentalaren proiekzioa eta protagonistetako baten, BegoƱa Uzkudunen, hitzartzea izan ziren.
Jada ia astebete pasata, dokumentala sareratu dugu. Hain zuzen, vimeo-n nahiz youtube-n dago ikusteko nahiz deskargatzeko aukera.
Vimeo
Youtube
Behin dokumentala argitaratu dugula, berau ahalik eta gehien zabaltzea gustatuko litzaiguke. Horretarako, gaur egun euskarririk eraginkorrena internet eta bereziki sare sozialak direla uste dugu. Bertan hedatzeko, garrantzitsua da norbanako nahiz eragileen atxikimendua eta parte hartze aktiboa, eta ahal duzuen einean, zeuen laguntza eskertuko genuke.
Nolanahi ere, norbaitek udan zehar bere herri edo auzoan proiektatu nahiko balu, gu prest gaude dokumentalaren nondik norakoak azaldu eta Errezilen egin genuen moduko aurkezpen bat egiteko. Are gehiago, gustora asko joango gara.
Eskerrik asko era batera edo bestera proiektua gauzatzen lagundu diguzuen guztioi. Era berean, aldez aurretik eskerrak dokumetala sarean zabaltzen laguntzeagatik. Mila esker bihotzez!
Bidean goaz
Zazpiak Bat produkzio taldearen proiektu dokumentala
2013(e)ko ekainaren 20(a), osteguna
2013(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna
Dokumentala amaitu dugu!
Errodaia bukatuta, edizioari ekin genion, eta gaur, maiatzak 23, azkenean esan dezakegu, Irria Dario Haizeari dokumentala amaitu dugula. Orain datorren ekainaren 13ko estreinaldirako prestatzen hasiko gara. Lanean gaude jada (DVDak prestatzen, gure aurkezpena...), beraz, gogoratu ekainaren 13an denok Errezilera!
Hemen uzten dizuegu aurrerapen txiki bat.
2013(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena
"Irria dario haizeari" ekainaren 13an estreinatuko da Errezilen
Azken astean gure blogean sarrerarik idatzi ez badugu ere, buru-belarri gabiltza dokumentalaren edizio lanetan. Hasieran, maiatzaren 16rako bukatuko genuela aurreikusi arren, edizio lanak maiatz amaierara arte luzatuko ditugu.
Era berean, ekainaren 13ko estreinaldirako gonbitea luzatu nahi dizuegu. Ostegunean, iluntzeko 20:30etan izango da, Borondegi kultur aretoan, luntxak lagunduta.
Hemen duzue festetako kartela:
Hemen duzue festetako kartela:
2013(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna
Edizio lanekin hastear gaude!
Pasa den ostiralean errodaia lanak amaitu ondoren, aste honetan material
guztia berrikusi eta sailkatzen jardun gara. Berriro ere gure protagonistekin bizitako
momentuak oroitu ditugu, eta milaka sentimendu bizi eta birgogoratu ditugu.
Ordu ugari irauten duen materiala hautatzen dihardugu egunotan, eta gaur
amaituko dugu zeregin hori. Jarraian, edizio lanei ekingo diegu. Bi aste
pasatxo ditugu “Irria dario haizeari” dokumentala amaitzeko.
2013(e)ko apirilaren 27(a), larunbata
Errodaia amaitu dugu!
Atzo Ezamaun baserrian izan ginen beste behin ere. Amaitu dugu errodaia! Anttoniren elkarrizketa grabatu genuen eta eguraldi kaxkarra dela eta buruan genituen hainbat kontu bertan behera utzi behar izan bagenituen ere dena primeran joan zen.
Betiko moduan goxo-goxo hartu eta behar genuen guztian lagundu gintuzten familiakoek. Hunkituta bukatu genuen elkarrizketa, eta uneren batean begiak dir-dir ere izan genituen. Pozik gaude grabaketa lanak bukatu ditugulako, eta proiektua aurrera doalako, baina pena pixka batekin esan genien agur gure protagonistei.
Orain daukagun materiala ikusi eta sailkatzeko ordua da! Badugu lana aurretik, baina gogotsu gaude!
Laster izango dituzue berri gehiago! Bitartean gozatu atzoko errodaiako argazki hauekin.
2013(e)ko apirilaren 22(a), astelehena
Napoka Iria
Blog honen sarreretan, sarritan aipatu dugu
Irria Dario Haizeari dokumentala sentimenduetan oinarrituko dela; Maritxuren
familiakoen sentimenduak azaleratu nahi ditugula. Eta zer hoberik sentimenduak
azaleratzeko, musika baino? Nola ez, gure dokumentaleko atal garrantzitsua
izango da musika ere. Hainbat aukerari bueltak eman ondoren, Napoka Iria
taldearen musika erabiltzea erabaki dugu. Landuko dugun gaia janzteko, aproposak
iruditzen zaizkigu talde gipuzkoarraren doinuak. Gogo onez eman digute beren musika erabiltzeko onespena, eta, hemendik, gure eskerrik beroenak.
Miren Narbaiza eibartarrak eta Ander Mujika
elgoibartarrak osatzen dute taldea, 2005az geroztik. “Lehertarazi edifizioak”
diska kaleratu zuten 2011. urtean. Hamar abestiz osatutako lana da: taldearen kantu
zaharrak, berriak eta hainbat bertsio. Bikoteak ez du euren burua estudioetako talde
modura ikusten, zuzeneko talde gisa baizik. Horregatik, azken lan hori Bergarako
Zabalotegi antzokian grabatu zuten, zuzeneko kontzertu batean, estudiotik
kanpo.
Bere buruari etiketak jartzea ere ez dute oso
gustoko, baina, euren hitzetan, “folk-rock akustiko” modura definitzen du haien
inguruko jendeak Napoka Iriaren musika. Dena den, egiten duten musika
definitzen hastea baino, hobe zuek entzutea. Taldearen Myspace kontuan azken
laneko abesti guztiak entzun daitezke: http://www.myspace.com/napokairia.
Aurten, gainera, “ Itzal itzazu argiak” proiektuan
hartu dute parte. Komikia eta blues musika uztartzea da proiektuaren helburua. Xabier
Sagastak blues kanta klasiko bat hartu, eta komiki edo marrazki bat egiten du.
Horrez gain, euskal taldeei eskatzen die kanta horren bertsio bat egiteko.
Napoka Iriak bi kanta bertsionatu ditu proiektuaren barnean. Hemen dituzue
entzungai: http://napokairia.bandcamp.com/album/itzal-itzazu-argiak-2
Etiketak:
akustiko,
Ander Mujika,
blues,
diska,
folk,
Itzal itzazu argiak,
kantak,
Lehertarazi edifizioak,
Miren Narbaiza,
musika,
Napoka Iria,
rock,
Zabalotegi
2013(e)ko apirilaren 18(a), osteguna
Info7 irratian elkarrizketatu gaituzte!
Gure proiektua aurrera doa! Aste honetan grabatutako irudiak ikusten aritu gara eta dokumentala bide honetik doala esan dezakegu! Errealizazio lanaz gain, bestelako zereginak ere egin ditugu.
Naiz agerkari digitaleko Jolas! blogean agertu ondotik, uhinetara egin dugu salto. Izan ere, gaur goizean Info7 irratiko Kale Gorrian saioan Zazpiak Bat produkzio taldeko kidea den Izaro Zinkunegi Barandiaran elkarrizketatu dute. Irria dario haizeari proiektu dokumentalari buruzko galderak erantzun ditu: errodaia, finantziazioa, dokumentalaren iraupena...
Naiz agerkari digitaleko Jolas! blogean agertu ondotik, uhinetara egin dugu salto. Izan ere, gaur goizean Info7 irratiko Kale Gorrian saioan Zazpiak Bat produkzio taldeko kidea den Izaro Zinkunegi Barandiaran elkarrizketatu dute. Irria dario haizeari proiektu dokumentalari buruzko galderak erantzun ditu: errodaia, finantziazioa, dokumentalaren iraupena...
Mila esker Info7 irratiko lagunei tartetxo hau egitearren!
Hemen duzue entzungai elkarrizketa Info7 irratiaren web orrian.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)